Helburu soziala edo xede soziala sozietate gisa eratutako enpresa batek izango duen jarduera edo jarduera-multzoa da, bazkideek enpresaren estatutuetan adostutakoa. Helburu soziala zehaztu egin behar da sozietatea Merkataritza…
Gutxiengoa herrialde edo eskualde batean arraza, kultura, erlijio edo hizkuntzaz lotu eta kideen arteko elkartasunez eraturiko gizatalde bat da, komunitate edo herritargoaren baitan kopuru erlatiboa txikikoa dena edota gizartean diskriminazioa pairatzen duena. Mundu mailan, hainbat aitorpen eta hitzarmen sinaturik daude gutxiengoen babesari buruz, gutxiengoei elkarrekin bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta haien kultura, erlijioa, tradizioak eta hizkuntza errespetatzeko deia egiten dutenak, inongo diskriminaziorik gabe pairatu gabe. Horien artean 1992 urtean Nazio batuen Batzar Orokorrak onarturiko Gutxiengoei buruzko Aldarrikapena dago. Euskal Herrian gutxiengo historiko nabarmena izan da ijitoek osaturikoa. Azken hamarkadetan izando immigrazioa dela eta, Europako herrialdeetan gutxiengoak ugaldu eta eztabaida bizia eragin du haien egoera gizartean, bereziki haien integrazioari dagokionean (ikus gainera, multikulturalismoa, asimilazionismoa, nahasketa soziala ).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, minority; gaztelaniaz, minoría.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.