Globalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko integrazio ekonomiko, politiko eta soziala ekarri duen prozesua da, mundu osoko gizakiei komunikazioa eta garraioa eta erraztu eta enpresei negozioen eta truke ekonomiko eta finantzarioen aukerak zabaldu dizkiena, bereziki beste herrialde eta kontinenteetako gizaki eta enpresekin (ikus, librekanbismo edo truke askea). Bereziki komunikazio-teknologien eta garraioaren zabalkuntzaren esker garatutako prozesua izan da. Globalizazioaren beste ezaugarri nabarmen bat Aro Modernoan XX. mendera arte estatuek izan duten boterea galtzea, mundu mailan eratutako bloke geopolitiko eta ekonomikoak nagusi bilakatu direnez. Batzuen arabera, globalizazioa Mendebaldearen eta kapitalismoaren ideiaren zabalkuntza planetarioa besterik ez da; horren haritik Marx-ek aurreikusi egin zuen fenomenoa, mundu mailako merkatua eta kapitalismo unibertsala kapitalaren berezko joera zirela adierazita, kapitalaren biziraupenak haren etengabeko zabalkuntza duenez ezinbesteko baldintza. Horren emaitza dira multinazionalak. Ondorioei erreparatuz gero, batzuei globalizazioak abantailak ekarri dizkien bitartean, beste askori efektu kaltegarriak ekarri dizkie, ondorio larriak sorraraziz haien ekonomian, kulturan eta ingurumenean. Ondorio horiek albo-efektu ugari ekartzen dituzte, hala nola migrazio masiboak eta ongizate-estatuaren gainbehera.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
DesglobalizazioaDesglobalizazioa edo desmundializazioa munduko herrialdeen arteko harreman ekonomiko, politiko eta sozialen mugatu edo murriztea da, eta beraz globalizazio edo mundializazioaren aurkako fenomenoa. Desglobalizazioa isolazionismoarekin eta protekzionismoarekin loturik dago,…
DeslokalizazioaEkonomian, deslokalizazioa, deskokapena edo deskokatzea, zehatzago batzuetan deskokatze industriala ere deitua, lantegien lekualdatzea da, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean kostu txikiagoak eta beste kondizio egokiagoak, abantaila konpetitiboak alegia, lortzeko helburuarekin. Bereziki…
MultikulturalismoaMultikulturalismoa, multikulturalitatea edo kultura aniztasuna (kultur aniztasuna ere deitua) gertatzen da kultura anitzek espazio geografiko eta sozial berdina partekatzen dutenean, haietako bakoitzak bere kultura, ohitura eta balio propioak…