Antiglobalizazio mugimendua (altermundialismoa)


KategoriakSoziologia

Antiglobalizazio-mugimendua edo altermundialismoa kapitalismoak bereziki XX. mendearen amaieratik erakutsi duen joera neoliberal eta globalizatzailearen aurkako mundu zabaleko mugimendu soziala da, kapitalismoak handikien interes ekonomikoen mesedetan munduko herri komunitate guztietan garatzen dituen baliabideen esplotazio neurrigabe eta desparekoa eta komunitateen zapalkuntza gaitzetsi eta justizia eta ekitate globalak aldezten dituena (ikus, gainera, globalizazioa). Besteak beste, antiglobalizazio-mugimenduak salatzen ditu desparekotasun ekonomiko eta sozialak, garapen bidean dauden herrialdeen kanpo zorra, interes ekonomikoen injerentzia politikoak, maiz gastu militarra handitu, errepresio politikoa areagotu eta demokrazia kolokan jartzen dutenak, baliabideen esplotazioa multinazionalen eskutik, ingurumen arazoak eta aldaketa klimatikoa eta tokiko komunitateen deuseztapena. Mugimenduaren sorrera 1999 urtean Seattle hirian Munduko Merkataritza Erakundeak antolatu zuen batzarraren aurkakoa protesta gogorretan kokatzen da, eta geroztik talde antikapitalistak, mugimendu ekologistak, feministak, mugimendu indigenistak, langile sindikatuak, garapenaren alde eta pobreziaren aurka diharduten erakundeak eta gazte mugimenduak bildu ditu bere baitan. Geroztik, gorabeherekin aurrera jarraitu duen mugimendua da, ekinaldi nabarmenkin, hala nola 2011ko 15M eta Occupy mugimenduak.

276 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.