Ez nahastu zirkuko glaziar kontzeptuarekin. Zirku glaziarra edo glaziar-zirkua glaziar batek bere sorburuan sorrarazten duen sakonunea da, elur eta izotzaren pilaketak eta horren mugimenduak eragindako abrasioaren ondorioz sortutakoa,…
Glaziarra elurra eta euri-urak lur gainean izoztean sortzen den masa zabala da, grabitatearen eta izotzaren beraren presioaz espazioan zehar deformatu eta mugitu egiten dena.
Glaziar batek holako atal hauek izaten ditu: zirku glaziarra, non elurra eta izotza pilatzen diren; glaziar-mihia, zirkutik atera eta mugitzen doan izotz-atala eta glaziarraren aurrealdea, glaziarraren beheko muga alegia. Bereizten dira, halaber, metatze-eremua, gehienbat zirku glaziarrean, non izotza pilatu egiten den; eta ablazio- edo higadura-eremua, bereziki mihian eta glaziarraren aurrealdean, non izotza desegin egiten den. Glaziar batek glaziarismo izeneko egitura geomorfologiko ugari sortzen ditu gainera bere inguruan eta glaziarrak berak atzera egiten duenean; esaterako, glaziar-mihian eta aurrealdean, morrenak egoten dira, glaziarrak higaduraz sortu eta pilatutako arroka-multzoak, eta ohikoak dira aintzira glaziarrak sortzea glaziarrak atzera egiten duenean.
Zenbait glaziar-mota bereizten dira: mendiko glaziarrak goi-mendietan sortzen diren glaziarrak dira, eta haietan zirkuko glaziarrak, glaziar esekiak eta haraneko glaziarrak daude; glaziar kontinentalak berriz, izotz-kasko zabaletatik sortzen diren glaziarrak dira, maiz itsasoan bukatzen direnak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, glacier; gaztelaniaz, glaciar.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.