Zirku glaziarra (glaziar-zirkua)
Kredituak: Jiří Bubeníček- Wikiemdia Commons
Ez nahastu zirkuko glaziar kontzeptuarekin.
Zirku glaziarra edo glaziar-zirkua glaziar batek bere sorburuan sorrarazten duen sakonunea da, elur eta izotzaren pilaketak eta horren mugimenduak eragindako abrasioaren ondorioz sortutakoa, gehienetan inguruko malkarrek inguratua eta glaziarrari aurrera egitea ahalbidetzen dion irtengune bat duena, nondik izotza maldan behera irristatuz abiatzen den. Izotzak atzera egin eta azkenean glaziarra desagertzen denean, zirku glaziarrak hor dirau, maiz aintzira glaziar bat duela sakonunean.