Zirkuko glaziarra
Ez nahastu zirku glaziar kontzeptuarekin.
Zirkuko glaziarra izotzaren hedadura zirku glaziarrera mugatzen duen glaziar mota bat da, eremu menditsuetan garatzen dena. Glaziar baten aurrealdearen atzerakadaren ondorioz sortzen den glaziarra izaten da, glaziarrak glaziar-mihi osoa galdu duenean. Baliteke baita ere glaziar baten eratzearen lehen faseko glaziarra izatea, izotzak zirkutik gainez egin eta artean maldan behera egiten hasi ez denean.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, glaciar de circo.