Erreprodukzio soziala edo gizarte erreprodukzioa (baita ere birprodukzio soziala edo gizarte birprodukzioa) gizarte bateko egiturak denboran zehar iraunkorrak izateko prozesua eta modua da, belaunaldi batetik bestera, maila kulturalean…

Estatus soziala edo gizarte estatusa subjektu batek gizartean edo gizarte-talde jakin batean duen maila edo kokapena da, subjektuari aitortza, ospea edo ohorea esleitzen dizkiona. Gizarte mailan, estatusa finkatzen duten faktoreak anitzak dira: sozioekonomikoak (soldata, etxea, ...), fisiko edo estetikoak, trebakuntza edo maila akademikoaren lotuak, geografikoa (nongotarra den) edo boterearekin lotuak. Beste alde batetik, estatus soziala gizarte estratifikaziorako eta klase sozialen eraketarako irizpide nagusia da (ikus, gainera, maila sozioekonomikoa).
Rolarekin loturiko kontzeptua da, baina rolak kokapen sozial bati dagokion jokabidea diren bitartean, estatusa kokapen sozial hori litzateke. Esan liteke baita ere estatus soziala pertsonaren izaera soziala dela (adibidez, unibertsitateko irakasleak, sendagileak, auzo aberats batean bizi direnak, ...), rol sozialak pertsonak zer egiten duen adierazten duen bitartean. Beste alde batetik, rol atxikia, adibidez klase sozial batekoa izateagatik, eta eskuraturiko estatusa, norberaren jokabideagatik, bereizten dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez,social status; gaztelaniaz, estatus social.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.