Gizarte estratifikazioa edo estratifikazio soziala egiturazko gizarte ezberdintasuna da, gizabanakoen artean bainoago, gizataldeen artean gertatzen direnak eta haiek hierarkia batean edo era bertikal batean, estrato edo geruza sozialen…
Gizarte bazterketa, bazterkeria, esklusio soziala, marjinazio soziala, bazterketa soziala edo bazterreratze soziala pertsona edo gizatalde bat gizartean modu duinean bizitzeko aukerarik gabe uztea da, arlo ekonomikoan nahiz sozialean bazter utziz, isolaraziz edo zokoratuz. Bi dimentsio horiek, ekonomikoa nahiz soziala, elkar loturik daude guztiz, batera doaz beti, eta esklusioa batetik zein bestetik etor daiteke: pobre edo txiroa izateak bazterketa soziala dakar gehien-gehienetan, eta diskriminazio sozialak, printzipioz pertsonak edo familiak arazo ekonomikorik ez badu ere, azkenean pobreziara ekarri eta esklusiora eramango du, lan-merkaturako sarrera eragotziz. Askotan, pobrezia eta diskriminazioa hain loturik daude, non zaila egiten zaigun ikustea zein den esklusioa eragin duen lehen faktorea; hain zuzen ere, pobreziak eta diskriminazioak, diskriminazioak eta pobreziak, sorgin gurpil edo gurpil zoroa eragiten dute biek ala biek. Finean, beraz, desberdintasun sozialak dira esklusioa eragiten dutenak. Edonola ere, identifika ditzakegu esklusioa eragiten duten faktore asko eta asko: faktore ekonomikoak, pobrezia eta langabezia, bereziki iraupen luzekoa, eta langabezia eragin dezaketen faktoreak, esaterako trebakuntza-falta; eta faktore sozialak, hala nola adikzioak, buruko arazoak, gaixotasunak, isolamendua eta diskriminazioak (matxismoa, xenofobia, ...).
Esklusioa soziala kulturalki ere uler daiteke, gutxiengoan dauden kultura bat kultura nagusi baten mendean geratu denean, gutxiengoan dauden taldea bere kultura galduz baina aldi berean kultura kolektiboan integratu gabe. Interkulturalitatearen egoera muturreko eta okerrena da, besteak integrazioa, asimilazioa eta segregazioa izanik.
Gizarte bazterketa arazo indibiduala da, noski, baina denoi eragiten digun arazoa ere bada: esklusioa bultzatu edo besterik gabe toleratu egiten duen gizarte bat arazoak izango ditu ekonomikoki garatzeko, gizarte integratua eratzea eragozten du eta politikoki arriskutsua da, biolentzia eragin baitezake. Denoi eragiten digun arazoa izatearekin batera, esklusioa sistema sozioekonomiko eta ideologia baten ondorioa ere bada: kapitalismoak, bereziki bere bertsio global eta neoliberalean, desberdintasun sozialak areagotu egiten ditu, eta ideologia baztertzaile bat txertatu gizartean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.