Bizitoki-segregazioa (segregazio erresidentziala)


KategoriakSoziologia

Bizitoki-segregazioa edo segregazio erresidentziala hiri baten baitan hiritarren bizitokia haien gizataldearen edo maila sozioekonomikoaren araberakoa izatea da, gizatalde edo gizarte klase horiek auzo eta auzune desberdinetan banatuz. Arraza, etnia, maila sozioekonomikoa eta adina izaten dira bizitokiz segregatzen duten ezaugarriak eta faktoreak; horrela, esan daiteke bizitoki-segregazioa finean bigarren maila bateko segregazioa dela eta oinarrian bestelako diskriminazioengatik sortzen dela. Dena den, modu horretan bizitokia bera pertsona sailkatzeko faktorea bilakatzen da azkenean, bizitokia estereotipoak ezartzeko etiketa gisa. Garbi utzi behar da, ordea, bizitoki-segregazioa ez dela besterik gabe "jende berezia" auzo jakin batean biltzea, segregazioa pertsonek eta familiek beharturik garatzen den fenomenoa dela; adibidez, txinatarren auzoen fenomenoa ez litzateke bizitoki-segregaziotzat hartu behar da, kasu horietan etnia horretako hiritarrak izan baitira elkarrekin bizitzea erabaki dutenak. Aipatu behar dugu azkenik, bizitoki-segregazioa prozesu dinamikoa dela, denboran zehar aldatu daitekeena, gentrifikazioan gertatzen den bezala.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, segregación residencial.

235 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.