Agian hezkuntzaren elitizazioa bilatzen ari zinen.
Gentrifikazioa edo elitizazioa (ingelesezko mailegua, gentry hitzetik, "klase aberatsa") hirietako erdiguneko auzo batzuetan maila sozioekonomiko ertain-altuko klase sozialek egiten duten apropiazio edo jabetzea eta birrokupazioa da, birgaitze arkitektoniko eta urbanistiko baten ondoren, bertako klase apalak baztertuz eta beste auzo batzuetara mugiaraziz. Urte batzuetan zehar gertatzen den hiri prozesua da, bereziki lurzoruaren prezioaren gorakadak eraikin degradatuak dituzten auzoetan eragiten duen espekulazioak sorrarazitakoa, eta batzuetan nahasketa sozialerako hiri-politikak sustatuta: klase apalek euren etxebizitzak birgaitzeko baliabide eskasak dituztenez, euren etxebizitza degradatuak merke saldu beharrean daude, eta etxebizitza eta eraikin horietan birgaitze-lan handiak egin ondoren, klase altuagoko partikularrek erosten dituzte, espekulatzaileak tarteko kasu askotan. Biztanleria zaharkitua eta alokairuaren nagusitasuna izaten dira gentrifikazioa jasaten duten auzoen beste ezuagarri batzuk. Sarri, udaletatik bultzaturiko plan urbanistiko zabalen ondorioz ere gertatzen dira.1
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Elitizazioa (hezkuntza)Agian elitizazioa gentrifikazioaren kontzeptu urbanistikoaren adieran bilatzen ari zinen. Elitizazioa goi mailako hezkuntzako hautespen sozialerako fenomeno sozial eta ekonomikoa da, prestigio edo ospe handiko titulazioak unibertsitate eta enpresa…
Nahasketa soziala (heterogeneotasun soziala)Nahasketa soziala, batzuetan heterogeneotasun soziala ere deitua, eremu geografiko batean jatorri, etnia, kultura, belaunaldi, klase sozial edo maila sozioekonomiko dezberdinetako pertsona eta gizataldeen elkarbizitza da. Bazterketa, segregazio, komunitate,…
BruselizazioaHiri-geografian, bruselizazioa hiri baten ondare urbanistiko kultural eta historikoa higiezinen espekulazioaren eraginez suntsitze azkarra da, auzune osoak eraginez eta bertako klase xume eta atalak kanporatuz. Terminoak Bruselas hirian…