Genero-arrakala edo genero-arraila genero-ebidentzia sistematiko eta iraunkorra da, aldagai bati buruz emakumeen eta gizonen arteko desparekotasuna edo alborapena jasotzen duena. Genero arrakala zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta berdintasun handiagoa dago bi sexuen artean. Ohikoa da horren baitan soldata arraila aztertzea, emakumeen eta gizonen batez besteko soldatak alderatzen dituena, emakumeen soldata txikiagoa azalaraziz. Orokorrean, testuinguru batean gizon eta emakumeek baliabideak, eskumenak eta ahalmenak eskuratu eta erabiltzeko dituzten asimetria edo ezberdintasunak irudikatzeko erabiltzen da, sexuen arteko botere harremanen ondorioz: emakume eta gizonen portzentajeak lanbide batean, etxebizitza propioaren jabetza-tasak, eta abar.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Soldata-arrakala (soldata-arraila)Soldata-arraila edo soldata arrakala gizon eta emakumeen arteko soldaten arteko desparekotasuna da. Zehatzago, sexuaren arabera bereiziz langileen batez besteko soldata kalkulatuz eta bi sexuetako emaitzen kenketa eginez kalkulatzen da. Gizon…
Genero-parekidetasuna (genero-parekotasuna)Genero-parekidetasuna, genero-parekotasuna gizonek eta emakumeek gizartean ordezkaritza, ardura edo botere-karguetara aukera, neurri eta maila berean heltzeko printzipio eta politika da. Ez da nahastu behar genero-ekitatearekin (egin klik diferentzia…
Kristalezko sabaiaKristalezko sabaia emakumeek emakume izateagatik euren lanbidean maila batetik aurrera egiteko aurkitzen duten muga da, bereziki erabaki garrantzitsuak hartu behar diren ardurak bereganatzerakoan zein zuzendaritza postuetara heltzeko, gizonak…