Gardenki: Estimatzaileen lagin-banaketak


Estimatzaile baten lagin-banaketa estimatzaile bati dagokion probabilitate-banaketa da. Estimatzaileak lagineko datuetatik kalkulatzen diren balioak dira, adibidez, datu batzuekin kalkkulaturiko batezbesteko bat. Laginak zoriz aukeratzen direnez, estimatzaileek balio aldakorrak edo zorizkoak hartuko dituzte, lagin horien arabera. Horregatik, laginaren arabera balio ezberdinak hartzen dituztelako hain zuzen, estimatzaileen probabilitate-banaketei lagin-banaketa deitzen zaie.

Kontzeptu horri buruzko gardenkiak eta lagin-banaketa ohikoenak  hemen ikus ditzakezu. Orriko launaka inprimatu nahi badituzu, sakatu hemen.

Ikasgai hau Estatistika: probabilitate teoria eta inferentzia (ekonomia eta enpresa) ikasliburuko ikasgaia da.

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.