Garapen Jasangarrirako Helburuak


KategoriakPolitika

Garapen Iraunkorreko Helburuak, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, Garapen Jasangarrirako Helburuak edo Garapen Jasangarriaren Helburuak Nazio Batuen Erakundeak 2015 urtean adostu eta onarturiko helburu zerrenda bat da, ingurumenari, ongizate sozialari eta ekonomiari buruzkoak, eta garapen jasangarriaren eta inklusibismoaren inguruan ardazturik, 2030 Agenda programaren baitan eratuak. Horien aurrekariak Milurtekoko Garapen Helburuak izan ziren, 2000 urtean Nazio Batuek onartutakoak. Hala ere, Garapen Iraunkorrerako Helburuek sistematizazio eta metodologia berria jasotzen dute, hain zuzen ere,  17 helburu orokorrak (ikus irudia) 169 helmugen eta 230 adierazleren bitartez zehaztu eta neurtu daitezke,  helmuga eta adierazle horien jarraipena garatu gabeko herrialdeetan konplexua izan daitekeela kritikatu bada ere, herrialde horietan estatistika publikoek dituzten gabeziak direla eta.

Baina kritika zorrotzenak programaren oinarrian daude: 17 helburuen oinarria eta zergaitia ez da inondik inora azaltzen eta horrela saihestu egiten da munduko arazoen jatorria: sistema kapitalista eta neoliberala bera. Areago, Garapen Iraunkorreko Helburuen agendak hazkunde ekonomikoa proposatzen jarraitzen du, perspektiba neoliberaletik bezalaxe. 17 helburuen ardatz diren jasangarritasuna eta inklusibotasuna falazia hutsak aipatu izan da ildo horretatik, hondamendira mundua eraman duen sistema ekonomiko eta soziala kolokan jartzen ez direlako.

Ikus, gainera

294 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.