Gaitasun diskurtsiboa pertsona batek hizkuntza batean diskurtsoa osatu edo hizketa eta idazketa modu egokian egiteko gaitasun edo konpetentzia da, ohikoak diren komunikazio-egoeretan. Hizkuntza-gaitasuna osatzen duten funtzio nagusietako bat…
Gaitasun ilokutiboa egoera batean adierazi nahi dena, komunikazio-asmoa alegia, hizkuntzaz adierazteko gai izatea da, esamolde eta esaldi adierazkorrak baliatuz; adibidez, maitasuna adierazteko, hiztuna "maite zaitut", "atsegin zaitut" eta antzeko esaldiak adierazteko gauza denean. Hala ere, hizkuntza-komunikazioa egokia izan dadin, hots, gaitasun pragmatikoa osoa izateko, hiztunak gaitasun soziolinguistikoa ere garatu behar du, hau da, bere komunikazio-asmoa gauzatzeko erabiltzen dituen esaldiak testuingurura modu egokian moldatu behar dira; arestiko adibideari helduz,maite den pertsonari "maite zaitut" esatea lagunen arteko giroan desegokia izaten da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.