Komunikazio-asmoa


Hizketan, testu bat idaztean edo orokorrean edozein komunikazio-ekintzatan, komunikazio asmoa igorleak mezu hori jaulkitzean bilatzen duen helburua eta motibazioa da. Adibidez, egunkari bateko iritzi-artikulu batean, idazlearen komunikazio-asmoa ustelkeria gaitzetsi eta horri buruz irakurleak kontzientzia hartzea dela izan daiteke.Komunikazio asmoak gauzatzeko hizkuntzaren funtzio desberdinak erabiltzen dira; aurreko adibideko komunikazio-asmoa garatzeko, idazleak hizkuntzaren funtzio deitzailea erabiliko luke bereziki.

Komunikazio-asmoa aurretestu bezala interpretatu da, testua osatzeko beharrezkoa badena halaber, kontestu edo testuaren ingurunearekin batera (erabiltzen den kanala, esaterako). Testu batek komunikazio-asmoa eta kontestua edo ingurunea zuzen jasotzen baditu, adekuazioa edo egokitasuna betetzen duela esango dugu, kohesioarekin eta koherentziarekin batera testuari beharrezko osaera meango diona,

Komunikazio-asmoaren arabera eta testuan erabiltzen diren hizkuntza-elementuak baliatuz, testu-tipologia desberdinak sortuko dira.

Beste hizkuntzatan: gaztelaniaz, intención comunicativa.

Ikus, gainera

214 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.