Fronte hotza


KategoriakGeografia

Fronte hotza, urdinez, Britaniar Uharteak zeharkatzen. Aurretik, fronte beroa igaro da. Kredituak:Kokjeroen-Commons.

Fronte hotza tamaina handiko hodei-lerro bat da, ehunka edo milaka kilometrokoa, depresio bati lotua. Normalean, fronte polar bati lotuta dago, eta aurretik duen aire-masa bero batekin egiten duen talkaz sortzen da. Aire-masa epela azkar igotzen da, malda handiarekin, aire-masa hotzaren gainetik. Aurrerapen azkar horren ondorioz, fronte hotz batean garatzen den hodeiak lodiak dira, oro har kumuloninboak, eta prezipitazio-bolumen handia sortzen dute, nahiz eta irregularrak izan; izan ere, masa beroak hotzaren gainean egiten duen aurrerapen azkarrak ez du hodeien garapen uniformea ahalbidetzen. Halaber, frontearen aurrerapen azkarraren ondorioz haize bortitzak sortzen ditu, Fronte hotzak fronte beroen atzetik joan ohi dira.

 

234 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.