Frantsestuak


KategoriakHistoria

Espainiako historian, frantsestuak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Ilustrazioaren eta Frantziako Iraultzako ideal liberalen alde agertu zen elite intelektual, politiko eta ekonomikoaren  sektoreak izan ziren, Antzinako Erregimenaren eta absolutismoaren aurkakoak, 1808-1814 bitartean Napoleon Bonaparteren aginduz eta frantses armadaren eskutik egindako Espainiako okupazioan zehar ere Frantziaren alde agertu zirenak. Ideia aurrerakoiak zituzten arren, Elizaren eta nobleziaren boterea mugatuz eta giza eskubideen unibertsaltasuna aldarrikatuz, Espainian kolaborazionistatzat hartuak izan ziren, hain zuzen ere frantsestu hitza gaitzesgarritzat hartzen da, eta 1814an frantses armadak Espainiatik atera eta Fernando VII.a itzuli zenean, haietako asko  Frantziara erbesteratu ziren.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, afrancesados.

Ikus, gainera

193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.