Mariano Luis Urkixo (Bilbo, 1769 - Paris, 1817) Espainiako estatu-idazkaria (lehen ministroaren antzeko kargu politikoa) izan zen ia bi urtez, 1799-1800 bitartean. Bereziki bultzatu zituen erreformengatik da ezaguna, despotismo ilustratuarekin bat eginez Karlos IV.aren erregealdian. Ildo horretatik, esklabotza abolitu zuen, txertaketa sustatu zuen eta Inkisizioaren aurka jo zuen. Napoleonek Espainia bereganatu zuenean, Jose I.a Bonaparte aitortu zuen Espainiako errege gisa eta haren estatu-ministroa izan zen 1808-1813 artean. Frantsestua izanik, Frantziara alde egin zuen Espainiako Independentzia-Gerra bukatuta.
Loturiko artikuluak
Tomas AkinokoaTomas Akinokoa (1224-1274) Erdi Aroko teologo eta filosofoa izan zen, ospetsua sistema filosofiko aristotelikoa kristau teologiarekin lotzeagatik, arrazoia fedearekin uztartuz. Eskolastika izeneko mugimendu intelektualaren figura garrantzitsuena izan zen.…
ManiMani Persiako III. mendeko maisu erlijioso eta teologoa izan zen, manikeismoaren dotrinaren sortzailea.
FrantsestuakEspainiako historian, frantsestuak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Ilustrazioaren eta Frantziako Iraultzako ideal liberalen alde agertu zen elite intelektual, politiko eta ekonomikoaren sektoreak izan ziren, Antzinako…