Frankfurteko eskola


KategoriakFilosofia

Frankfurteko eskola 1920 eta 1930eko hamarkadetan sortutako eskola marxista da, hiri hartako Institut für Sozialforschung ("Gizarte Ikerketarako Institutua") izeneko erakundearen inguruan mamitua. Eskolaren xedea positibismoak eta materialismoak kutsatu gabeko marxismo bat garatzea izan zen, eta kultura lehenetsiz (marxismoan gainegitura edo superestruktura deitzen dena) gizartearen aldaketan. Aldi berean, gizarte industriala eta bere arrazoi instrumentala gogor kritikatu zuen. Eskolak sortutako ekarpenei eta korronten multzoari teoria kritikoa deitu zaio. Eskolako filosofo nabarmenak izan ziren Max Horkheimer, Theodor W. Adorno, Jürgen Habermas eta Herbert Marcuse izan ziren.

Ikus, gainera

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.