Xanpain-efektua egoera berri batean (produktu berria, merkealdiak, denda baten irekiera, ...) kontsumoak izaten duen gorakada fenomenoa da, ondorengo beherakada nabarmearekin batera. Metaforak xanpain botila bat irekitzean ateratzen den…
Gizapedia
Foehn haizea edo foehn efektua (alemanierazko föhn hitzetik, Alpeetako ipar aldean gertatu ohi den haizeari erreferentzia eginez) aire-masa bero eta heze batek haizeak bultzatuta mendilerro batera heltzen denean mendilerroaren bestaldean giro epel eta lehorra sorrarazten duen haizea da. Foehn izeneko efektua mendilerroa igotzen hasten diren lainoek igo ahala hoztu eta kondentsatzean gertatzen da; horrela, mendilerroa gainditzen duten lainoek hezetasun gutxirekin heltzen dira bestaldera, han tenperatura altua hartzen duen hezetasunik ez dagoenez, airea beroagoa eta lehorragoa da. Euskal Herrian, foehn efektua ohikoa da Kantauriko isurialdean mendebaldetik datozen fronteek hegoaldetik laino hezeak ekartzen dituztenean, haize bortitzak eta tenperatura altuak sorraraziz.
Beste hizkintzetan: gaztelaniaz, viento foehn, efecto foehn.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.