Lochmann-Ruchti efektuak enpresa batek bere aktibo finkoak zatika eta aldiro amortizatzean sortzen den autofinantzazioari egiten dio erreferentzia. Aktibo finkoak hasieratik amortizatzean, aktibo horiek lanean dirautelarik, aktibo finko berrietan…

Zoru-efektua eta sabai-efektua inkesta eta proba akademiko eta profesionaletan gertatzen diren efektuak dira, inkestako galderak edo probako atazak errazegiak nahiz zailegiak izateagatik lortutako erantzunak indibiduoak diskriminatzeko baliagarriak ez direneann. Galdera errazagiak jartzen direnean, denek erantzuten dituzte ondo eta ondorioz ezin dira indibiduo edo banakoak beraien artean diskriminatu: sabai-efektua da, indibiduoak ez dira puntuazio batetik gora igotzen, ezin dute euren konpetentzia erlatiboa erakutsi. Zoru-efektua sortzen da galdera zailegiak direnean: orduan banakoak ez dira gauza gutxieneko maila diskriminatzaile bat gainditzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.