Finantzazio-lerroa edo finantzaketa-lerroa erakunde batek pertsona edo erakunde partikularrei beharrizan jakin batzuk baldintza jakin zehatzetan finantzatzeko eskaintzen dizkien finantzaketa-mekanismoen multzoa da. Adibidez, finantzaketa-lerroak eskain daitezke gazteek lehen etxebizitza erosteko edo negozio jakin bat sortzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, línea de financiación.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekoizpen-lerroaKate-ekoizpenean, ekoizpen-lerroa edo produkzio-lerroa ekoizpena garatzen duten pausoen sekuentzia lineala jarraituz burutzen den ekoizpen-kateetako bakoitza da, hartan zehar behar diren baliabideak behar den ordenan jarriz ezarriz eta antolatuz.
Finantzazio iraunkorra (epe luzeko finantzazioa)Enpresa batean, epe luzeko finantzazioa (edo finantzaketa) edo finantzazio iraunkorra enpresak epe luzera, urtebete baino epemuga luzeagoarekin, dituen finantza-baliabideen multzoa da, honela osaturikoa: alde batetik, enpresaren ondare garbia,…
Produktu-lerroaMarketin arloan, produktu-lerroa produktu-sortaren baitan kategoria espezifiko bateko produktuen multzoa da, enpresak produktu-sortarekin definitu duen segmentuarekin bat. Adibide gisa, enpresa baten proiduktu sorta bat neska gazteentzako arropa bada…