Finantzazio iraunkorra (epe luzeko finantzazioa)
Enpresa batean, epe luzeko finantzazioa (edo finantzaketa) edo finantzazio iraunkorra enpresak epe luzera, urtebete baino epemuga luzeagoarekin, dituen finantza-baliabideen multzoa da, honela osaturikoa: alde batetik, enpresaren ondare garbia, nagusiki kapitala eta erreserbak alegia, eta bestetik, epe luzeko pasibo galdagarria (pasibo ez-korrontea, alegia), nagusiki bono, obligazio eta epe luzerako maileguak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, financiación permanente.