Finantza-bitartekariak aurreztaileen dirua finantzazioa behar duten inbertitzaileengana bideratzen duten erakundeak dira. Bitartekari horien artean bankuak, aurrezki kutxak, inbertsio-funtsak, pentsio funtsak eta balore-burtsak daude, besteak beste. Bitartekaritza hau estatuak zorrotz erregulatzen ditu, aurreztaileen dirua eta inbertitzaileen eskubideak bermatzeko; Espainian finantza bitartekariak erregulatzen dituzten erakundeak dira Espainiako Bankua, Balore-Merkatuko Nazio Batzordea eta Aseguruen Zuzendaritza Orokorra.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, intermediarios financieros.
Loturiko artikuluak
Finantza eragiketakFinantza-eragiketa enpresa, erakunde edo partikularren artean gertatzen den kapital transakzio edo trukaketa, une desberdinetan beraien artean, prestazio eta kontraprestazio baten bitartez, gauzatzen diren diru ordainketen bitartez definitzen dena.…
Finantzazioa (finantzaketa)Finantzazioa edo finantzaketa enpresa, inbertsio edo proiektu bat abiarazi eta garatzeko behar diren baliabide ekonomikoak (dirua, bereziki) jarri edo eskuratzea da. Finantzazioa ordea ez da zeregin isolatua, eta…
Finantza merkatuakFinantza merkatuak finantza aktiboen erosle eta saltzaile potentzialak modu masiboan elkartu egiten dituen leku fisiko eta plataforma birtualak dira, non aurrez jarritako arau jakin batzuei jarraiki finantza aktiboak…