Finantza merkatuak


KategoriakEkonomia

Finantza merkatuak finantza aktiboen erosle eta saltzaile potentzialak modu masiboan elkartu egiten dituen leku fisiko eta plataforma birtualak dira, non aurrez jarritako arau jakin batzuei jarraiki finantza aktiboak negoziatu, salerosi eta kotizatu egiten duten. Finantza-merkatuetan informazio-gardentasunez ezartzen diren kotizazio edo prezio horien bitartez, inbertitzaileak badaki une oro zein den diruaren errentagarritasun tasa orokorra, arriskurik gabe zein arriskuarekin, bere inbertsio-proiektuekin alderatzeko baliagarria dena. Finantza merkatuetan negoziatzen diren aktiboak akzioak eta horien deribatuak, bonoak eta obligazioak dira, besteak beste. Balore-burtsa da finantza merkatu ezagunena, non akzioak saldu eta erosi egiten diren. Finantza merkatuen funtzio nagusietako bat likidezia ematea da, alegia epemuga jakina eta halako arriskua duen aktibo bat diru bihurtzen laguntzen du; hartara, finantza merkatuak arriskua transferitzeko tresnak direla esan daiteke, arriskua (errentagarritasun handiagorekin) bilatzen dutenak eta arriskurik nahi ez dutenak harremanetan jarriz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, financial markets; gaztelaniaz, mercados financieros.

 

231 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.