Fenix hegaztia, suzko hegaztia ere deitua, kondairazko hegaztia da, biziraupenaren eta jakituriaren ikurtzat hartu izan dena. Kondairaren arabera, hegaztiaren habi azpian adar bitxi batzuk jarri eta haiekin batera erretzen zen hegaztia ere, errauts haietatik berriz ere sortzeko, jakituria handiagoarekin. Kondaira oinarritzat, fenix hegaztia erresilientziaren ikur eta alegoriatzat hartu izan da, sua eta adarrak azpian dituela, bereziki heraldikan baina baita artean eta literaturan, oztopo, hondamen eta suntsipenen ganetik, indar eta biziberritua eta beti garaile ateratzen den hura irudikatzeko.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
hegaztia airerako, gizona lanerakoBakoitzak dagokiona egin behar duela eta dagokion lekuan egon behar dela eta bereziki lan egitea beste erremediorik ez dagoela adierazteko. Aldaerak gizona lanerako eta txoria hegan egiteko
Betiereko itzuliaBetiereko itzulia munduaren eta unibertsoaren gertaera guztiak noizbait zehaztasun osoz errepikatuko direla baieztatzen duen teoria da. Pitagorikoen eta estoikoen filosofiaren printzipioa izan zen, eta filosofiaren historian zehar maiz…