Agian barne gatazka gatazka intrapsikiko gisa bilatzen ari zinen. Barne gatazka herrialde baten baitan gertatzen den gatazka edo egoera politiko larria da, gehienetan aurkako sektore politikoen artean edo…
GizapediaFashodako gatazka 1898 urtean Frantzia eta Erresuma Batua elkarren aurka jarri zituen gatazka diplomatikoa izan zen, Frantziak eta Erresumak Batuak hurrenez hurren Afrikan zehar mendean zituzten lurraldeak zabaldu nahi zituztelarik, haiek bidalitako espedizio militarrek talka egin zutenean Sudango Fashoda hirian (egon, Kotko) 1898ko irailean. Bi espedizio militarren artean ez zen gudarik piztu, baina tentsioak eta mehatxuak. Gatazka metropolietara heldu zen, liskar diplomatiko larria piztuz bi nazioen artean, biek ala biek Afrikan zituzten interes inperialistak defendatzeko. Tentsio belizista bizia sortu bazen bi herrialdeetan, azkenean Frantziak atzera egin zuen eta bere espedizio militarra erretiratu zuen, britainiarrek zuten nagusitasun militarrak ikusita. Fashodako gatazkak Afrikako kolonizaziorako oinarriak adosteko 1885ean ospaturiko Berlingo Konferentziako hitzarmenak kolokan jarri bazituen ere, hurrengo urteetan Frantziaren eta Erresuma Batuaren arteko harremanak hobetzen joan ziren; hain zuzen, urte batzuk geroago, Lehen Mundu Gerran elkarrekin arituko ziren Alemaniaren aurka, besteak beste, Alemaniaren asmo inperialisten aurka.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.