Kolonizazioa


KategoriakHistoria

Kolonizazioa herrialde edo inperio batek lurralde bat okupatu eta hango biztanleak menderatzea da, bereziki lurraldeko baliabideak ustiatu eta etekinak ateratzeko asmoarekin, horretarako herri okupatzaileko biztanleak, kolonoak alegia, ekarriz eta lurraldean finkatuz. Hain zuzen, kolonoen etorrera eta haien finkatzea da kolonizazioaren ezaugarri nagusiena, lurraldea okupatu eta menderatzearen azken fasetzat har daitekeena. Kolonialismoa, berriz, kolonizazioa sustatu egiten duen ideologia eta praktika politikoa da. Menderatzen den lurraldeari kolonia deitzen zaio, eta okupatzen duen herrialdeari metropolia. Kolonizazioa historiako hainbat alditan garatu den fenomenoa izan den arren, nabarmendu egin behar da Amerikako lurralde osoa XV. mendetik jaso duen kolonizazioa, Cristobal Colon lurralde haietara heldu eta gero, hango herri indigenak sarraskituz kasu askotan.

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.