Inperialismoa herrialde menderatzaile batek beste herrialde batzuk menderatu (ikus, dominazioa) eta kontrolatzen ditueneko fenomeno historikoa da. Menderatze hori herrialde horiek militarki mendean hartuz, kolonizazioz eta dominazio ekonomikoaz gerta daiteke. Teoria marxistan, inperialismoa dinamika kapitalistaren emaitza da, kapitalismoaren bilakaeraren fase jakin bat, herrialde batean kapitalismoak monopolioa eskuratu eta metaketa kapitalistaren beharrak nazioartera zabaldu eta beste herrialdeak ekonomikoki, eta beraz baita ere politikoki, menderatzea eskatzen duenean. Egun, inperialismoak bere azken mugara iritsi da, globalizazioaren prozesua burutuz. Marxismotik at, ordea, badira teoriak inperialismoa aztertu eta justifikatu ere egiten dutenak, arrazoi ekonomikoengatik (J.A. Hobson), moralengatik (herrialde atzeratuetara aurrerabidean jarri nahian) eta herrialde menderatzailearen segurtasun-arrazoiengatik.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Nazioarteko interbentzionismoaArtikulu hau kontzeptu geopolitikoari buruzkoa da; kontzeptu ekonomikoa gaitzat duena beste hau da: Interbentzionismo ekonomikoa. Nazioarteko interbentzionismoa edo interbentzionismo politikoa herrialde batek beste herrialde bateko politika eta barne…
DominazioaMax Weber soziologoari zor zaio dominazio kontzeptuaren azterketa sakonenetakoa. Haren arabera, dominazioa edo menderatzea agindu batzuei obedientzia, hots, men egiteko aukera da. Men egite hori ohitura hutsaren emaitza izan…
Kolonialismoa eta kolonizazioaKolonialismoa herrialde edo nazio oso baten dominazio iraunkorra ekarri eta iraunarazten duen prozesu historikoa da, kanpoko potentzia baten eskutik, potentzia kolonial edo menderatzailearen aberastasunak gehitzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko…