Faltsugarritasuna edo faltsabilitatea aieruak, hipotesiak eta teoria zientifikoak ukatu eta gezurtatuak egiteko ahalmen edo posibilitatea da, horretarako beharrezkoak diren beharketak edo esperimentu-emaitzak aurkeztuz. Hipotesi edo teoria faltsugarria ez bada, ez dago hura gezurtatzeko modurik. Adibidez, estralurtarrak existitizen direla dioen hipotesia ez da faltsugarria, bilaka eta bilaka arituta ere, hipotesi horren defendatzaileak beti argudiatu baitezake ez dugula bilatu behar den lekuan, eta beraz ezin da inoiz faltsutu. Faltsugarritasuna da, erreproduzigarritasunarekin batera, teoria bat zientifikoa dela baieztatzeko demarkazio-irizpide deitzen diren baldintzetako bat. Hipotesi edo teoria bat faltsugarria izateko, zehatza eta ahalik eta orokorrean izan behar da; adibidez, "bihar euria egiteko probabilitatea 0.8 da" proposizioa ez litzateke zentzu hertsian faltsugarria, eta beraz ez litzateke zientifikoa izango, bihar izan euria ala ez, ez baitago hura faltsua dela baieztatzeko modurik. Faltsugarritzat eta beraz pseudozientziatzat hartzen dne teoria bat psikoanalisia da, zuzenean behagarriak eta berax faltsugarriak ez diren kontzeptu lausoetan oinarritzen delako. Zientziaren garapenean faltsugarritasunaren irizpidea nabarmentzen duen epistemologia zientifikoaren adarra faltsazionismoa da, zeinaren ordezkari nagusia Karl Popper den.
Loturiko artikuluak
Substantzia (filosofia)Filosofian, substantzia terminoa hainbat eratara erabili da. Jatorrian, substantzia (latinezko substantia hitzetik, grezierazko ousias terminoaren parekoa) gauzen oinarrian dauden horiek dira; hala nola formak Platonen filosofian, atomoak atomistentzat…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Faltsazionismoa (falsazionismoa)Faltsazionismoa Karl Popper (1902-1994) filosofoak sorturiko irizpide epistemologikoa da, bere arrazionalismo kritikoaren baitanm, eta bereziki induktibismoaren, positibismo logikoaren eta berifikazionismoaren aurkakoa dena, eta metodo hipotetiko-deduktiboaren aldekoa. Horren arabera…