Alostorrea Euskal Herriko dorretxe baten izena da, batzuen arabera Debako egungo Sasiola dorrea dena. Erdi Aroan han jazotako gertaera dramatikoengatik da ezaguna, gaurdaino iritsi den balada batean haren…

Falangista bat, agur faxista egiten.
Falangistak Falange Española eta kideko alderdi politikoen jarraitzaileak dira, ideologia faxistakoak. Bigarren Errepublika garaian hauteskundeetan sostengu txikia izanda ere, protagonismo handia lortu zuten, bereziki ezkerreko alderdi politikoen aurka garatu zuten indarkeriagatik. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francisco Franco falangisten buru jarri zen, beste indar faxista eta tradizionalistekin batu, eta erregimen frankistako alderdi bakartzat deklaratu zuen, Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista izenarekin. Gerra zibilean zehar, falangistek miliziak osatu zituzten, baina berehala bando nazionaleko armadan integratu ziren. Milizia falangista horiek bereziki ezagunak izan ziren banado nazionalak hartzen zituen lurraldeetan egiten zuten errepresio politiko bortitz eta krudelagatik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.