Apostolikoak (Espainiako historia)


KategoriakHistoria

Agian Aita Apostolikoak bilatzen ari zinen.

Apostolikoak, ultrarrealistak edo besterik gabe ultrak ere deituak, Hirurteko Liberalaren ondorengo berrezarkuntza absolutistaren aldian, Zorigaiztoko Hamarkadan alegia, joera absolutista muturrekoa zuten politikoen sektorea izan zen, Antzinako Erregimenerako itzulera aldezten zutenak, eta moderatuagoak ziren sektore erreformistaren aurkakoak. Sektore zabala osatzen zuten, baino Fernando VII.ak erreformisten alde egin zuen hamarkadaren azken urteetan, apostolikoen egonezina eta haserrea eraginez. Apostolikoek onartu ez zuten erabakietako bat izan zen, esaterako, Inkisizioa berriz ere indarrean ez jartzea izan zen. Apostolikoak izan ziren, Fernando VII-a hilda, Carlos Maria Isidro Borboikoarekin bat egin zutenak, Lehen Karlistaldian, hark bere pretentsio politikoak bereganatuta.

Ikus, gainera

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.