Esperimentuen diseinuan, diseinu faktoriala edo esperimentu faktoriala faktore batzuetako tratamendu guztiak gurutzatu edo konbinatzen dituen esperimentua da. Adibidez, hiru botika ezberdinek (A-B-C) eta bi dietak (X-Y) odolean dagoen substantzia…
Faktore-analisia edo analisi faktoriala, aldagai anitzeko datu-multzo batean aldagai behagarri horiekin loturik dauden aldagai estaliak, faktoreak alegia, hauteman eta aldagai behagarriekin nola lotzen diren zehazten duen teknika estatistikoa da. Osagai nagusien analisiarekin nahastu ohi den teknika da, eta antzeko emaitzak eskaintzen dituzte azkenean, baina abiapuntu ezberdinak dituzte biek: osagai nagusien analisiak aldagai guztien bariantza osoa azaltzea helburu duen bitartean, elkarrekiko ortogonalak edo korrelaziorik gabeak diren faktore kopuru murritz baten bitartez, faktore-analisiak faktoreetako bakoitza (Fi) aldagai behagarriekin linealki nola lotzen den estimatzea bilatzen du, erlazio horretan errore bat onartuz. Beste era batera esanda, osagai nagusien analisian helburua aldagaien bariantza osoa azaltzen den bitartean, analisi faktorialean aldagai bakotzak beste aldagaiekin, faktoreen bitartez, duen bariantza partekatua edo komunalitatea aztertzen da. Hala eta guztiz ere, lotura puntuak badituzte bi teknikek, eta osagai nagusien analisia faktore-analisiko parametroak estimatzeko prozedura sinple moduan erabiltzen da maiz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.