Ezkutuko ekonomia


KategoriakEkonomia

Ezkutuko ekonomia estatuaren kontroletik kanpo dagoen ekonomiaren atala da, estatuaren kontrol administratiboetatik kanpo egoteagatik (ekonomia informala) edo zuzenean jarduera ilegalak biltzeagatik (legez kanpoko ekonomia edo ekonomia ilegala). Denetariko jarduerak bildu ditzake bere baitan: ekonomia informalaren baitan, Ogasunari  eta Gizarte Segurantzari aitortzen ez zaizkion jarduerak biltzen ditu, edozein sektoretan, baina ohikoan ostalaritza, etxeko garbiketak eta konponketa txikiak zein haur eta agureen zaintza, kontraturik gabe eta fakturak igorri gabe egiten direnean (ikus, gainera, kontabilitate bikoitza eta B kutxa); legez kanpoko ekonomian, droga ilegalen trafikoa, prostituzioa eta delinkuentzian eskuratutako etekinak biltzen ditu, besteak beste. Hala eta guztiz ere, jarduera horiek guztiek badute alderdi komun bat: diru zuriketa izeneko jarduera, jarduera horietan eskuratutako diruari legezko itxura emateko saio eta ahaleginak. Ezkutuko ekonomiaren garrantzia aldatu egiten da herrialde batetik bestera, baina handiagoa izaten da herrialde azpigaratuetan eta estatu ahuletan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, economía sumergida.

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.