Existentzialismoa gizabanakoa gai nagusitzat duen eskola filosofiko bat da, literaturan eragin nabarmena izan duena. Filosofo existentzialistek ikuspuntu anitzak eta batzuetan aski ezberdinak dituzte, baina orokorrean gai komunak jorratzen dituzte, hala nola gizabanakoaren askatasuna, alienazioa, erabakimena eta bizitzaren zentzurik eza, horrek dakarren larritasunarekin batera. Søren Kierkegaard izan zen eskolaren aitzindaria XIX. mendean, baina XX. mendekoak dira joera horri atxiki eta garatu zuten filosofo gehienak, hala nola Karl Jaspers, Martin Heidegger, Jena-Paul Sartre eta Albert Camus. Bereziki Mendebaldeko Europan izan zuen oihartzuna, eta hangoak dira eskolako filosofo nabarmenenak. Euskal Herrian, Txillardegi izan zen existentzialismoari garai batez atxiki zitzaion idazle ezagunena, Leturiaren egunkari ezkutua eta Elsa Scheelen eleberriekin.
Loturiko artikuluak
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Noesia eta noemaFenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…