Fenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan, baizik eta kontzientziara agertzen zaigun moduan, zentzuz; adibidez, familia pertsona-taldetik haratago, gure afektibitateen gune nagusitzat hartzen dugunean.
Loturiko artikuluak
Epistemikoa eta epistemologikoaEpistemikoa eta epistemologikoa aise nahas daitezkeen terminoak dira. Epistemiko izenondoak ezagutzarekin zuzenean lotua dagoenari egiten dio erreferentzia; epistemologikoa, berriz, ezagutzaren ikerketari eta bilaketari, epistemologiari alegia, dagokiona litzateke. Adibidez,…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…
Fenomenologia, fenomenologikoaFenomenologia XX. mendearen hasieran Edmund Husserl filosofoak abiarazitako mugimendu eta disziplina filosofikoa da, fenomenoak (objektuak, gertakariak, ...) norberaren esperientzia kontzientetik aztertzen dituena, aurreiritzi eta aurrekari kontzeptual guztiak baztertuz,…