Esentzia (zerizana) eta existentzia


KategoriakFilosofia

Metafisikan, esentzia (zerizana) eta existentzia bi kategoria ontologiko dira, izateak (antzinako grezieraz, ontos) dituen bi alderdi: esentzia zerbaiten ideia edo kontzeptua, horren ezinbesteko propietateen multzoa da. Existentzia (latinezko exsistere aditzetik; "azaldu, agertu"), berriz, zerbait izateko ekitaldia da, munduan egotea, bere esentziatik kanpora ateratzea. Esentzia izatearen alderdi lehen eta nagusitzat baieztatzen duen doktrina filosofikoari esentzialismo deritzo, eta Aristoteles da horren ordezkari nagusiena. Tomas Akinokoa eta Kant nabarmendu dira bereziki kategoria ontologiko horiek aztertzen. Esentzia existentzia duten izakien barruan dagoela baieztatzen duen doktrina berriz, kontzeptualismoa da. Azkenik, nominalismoaren arabera, esentziak, kategoria abstraktu unibertsalak alegia, izen hutsak dira eta izate konkretuak izendatzeko bakarrik erabiltzen ditugu. Esentzia eta existentziaren arteko bereizketa garrantzitsua da existentzialismoa, existentzia esentzia baino lehenago dela baieztatuz.

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.