Euskal oasia


KategoriakPolitika

Euskal Herriko historia politikoan, euskal oasia (gaztelaniaz, el oasis vasco) Euskal Herria, edo mugatuago Euskadi (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba), Espainiatik politikoki eta sozialki bereizteko ekimen eta ahaleginen multzoa da, edo besterik gabe Euskal Herriko egitate diferentziala delakoa(hecho diferencial, gaztelaniaz) izendatzeko erabilitako esamoldea. Metafora oasiaren esanahi literalean oinarritzen da; izan ere, basamortuan dagoen eremu isolatu berdea eta iturburuak dituena da oasia.  Euskal Herria (edo Euskadi) Espainiaren aldean eremu isolatu eta berezitzat hartu (eta, oasian bezalaxe, han baino hobeto bizi dela aldarrikatu), eta ezaugarri hori instituzio politikoen bitartez islatzea (ikus, gainera, aislazionismoa) XX. mendean zehar behin eta berriz gauzatu den estrategia eta ekimen politikoa izan da. Eusla oasiaren lehen saioa Lizarrako Estatutua izan zen, 1931 urtean, azkenean Espainiako konstituziotik kanpo izateagatik Espainiako Gorteek baztertu egin zutena. Batzuen ustez, Lizarrako Estatutua Euskadi oasi kontserbadore eta katolikoa eratzeko ahalegina izan zen, Espainia laiko, errepublikazale eta ezkertiarraren aldean. Bigarren saioa 1936-37ko Estatutua izan zen, abian eta indarrean jarri zena, baina iraupen laburrekoa. Bigarren oasi saio hau desberdina izan zen: Eliza Katolikoari erabateko atxikimendua eman bazion ere, sozialista eta nazionalisten arteko lankidetza ekarri zuen.

Espainiako Trantsizioan zehar ere erabili da euskal oasiaren terminoa, Euskadiren egitate diferentziala izendatu, Euskadiko egoera sozioekonomiko pribilejiatua eta autonomia politiko eraginkorra izendatzeko.

Erreferentziak

294 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.