Baskismoa (vasco hitzetik) Euskadi, Euskal Herria, euskal herritar eta euskaldunenganako atxikimendu kultural eta soziala da, bereziki politika arloan baliatua, abertzale izan gabe, Euskadi edo Euskal Herriaren nortasun eta berezitasun kultural. sozial eta politikoa defendatu eta hortik tradizio kultural eta politikoa, foruak eta autogobernua aldezten dituztenen jarrera politikoa adierazteko. Ildo horretatik, baskismoa espainolismoaren eta Espainiako zentralismoaren aurkako erreakzioa da, baina aldi berean Espainiarekiko haustura aldarrikatu gabe, politika autonomista eta erregionalista batera mugatuz, eta beraz abertzaletasunarekin bat egiten ez duena. Baskismoarekin identifikatu izan dira karlismoaren eta nafar eskuinaren sektore batzuk XX. mendearen lehenengo bi hamarkadetan, geroago nabarrismora lerratu baziren ere, eta XX. mendearen bukaeran, Espainiako Trantsizioaren ondoren, PSOEren sektore batzuk (hala nola, Odón Elortza eta Miren Zabaletaren eskutik) Euskal Komunitate Autonomoan, estatutua eta autogobernuaren aldeko apustua eginez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, vasquismo.
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Polarizazio politikoaPolitikan, polarizazioa edo bipolarizazioa jarrera politikoak aurkako bi muturretan eratzen direnean gertatzen den egoera da. Pluralismo politikoaren aurkakoa kontzeptua da. Polarizazioa alderdi politiko, elite politikoen partidismoaren eta hedabideek…
Taktizismo politikoaTaktizismo politikoa politikariek eta alderdi politikoek euren helburu propio, pertsonal eta korporatiboak lortze aldera garatzen duten jokabidea da, epe laburreko abantailak bilatuz, norberaren konbikzioak alde batera utziz eta…