Isolazionismoa, gazteleratik mailegua hartuz aislazionismo ere deitua batzuetan, herrialde batek kanpoko aferetan ez sartzeko politika da, hala nola beste herrialdeekin harremanak mugatuz, haiekin blokeak osatzeari uko eginez, eta nazioarteko gatazketan ez nahastuz, gehienetan kanpoko arazoetan sartu gabe bere independentzia, politikoa nahiz ekonomikoa, hobeto zainduko delakoan. Neutraltasuna isolazionismoaren bertsio samur bat izango litzateke, nazioarteko gatazka eta bloke geopolitikoetan parte hartzeari uko egiten diona, baina nazioarteko beste erakundeetan parte hartuz. Isolazionismoa autarkia ekonomikoarekin ere loturik dago.
Historian zehar, Antzinako Txina, Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak izan dira isolazionistak. George Washington (1732-1799) eta Thomas Jefferson (1743-1826) AEBetako lehen presidenteak isolazionistak izan ziren, baina Monroe doktrina delakoak, izen bereko orduko presidentearen eskutik, 1823 urtean, AEBen parte hartze militarra sustatu zuen, Amerikan bereziki, hala nola Mexikoko gerran, Puerto Ricoren inbasioan eta Panamako independentziaren aldeko jarreran. Dena den, hango iritzi publikoan jarrera isolazionista izan da nagusi historian. Hala, Lehen Mundu Gerraren hasieran, isolazionista izan zen AEBetako jarrera, harik eta haien aurkako eraso zuzenak egin ziren arte. Berdina gertatu zen Bigarren Mundu Gerrna, Pearl Harbor erasotu arte sektore asko eta asko parte hartze zuzenaren aurkakoak baitziren. Geroztik, ordea, AEBen jarrera guztiz interbentzionista izan da, maiz belikoa, Bigarren Mundu Gerra ondoren ezarritako Truman doktrinari jarraiki, hala nola Vietnamgo eta Irakeko gerretan. 1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Hautagaiak eta hautesleakHauteskundeetan, hautesleak botoz euren ordezkari politikoak aukeratzen dituzten pertsonak dira; ordekari politiko gisa hautatuak edo aukeratuak izateko aurkezten direnak, berriz, hautagaiak dira. Hautagaia eta hauteslea izatea adin nagusiko…
AutarkiaAutarkia herrialde batek bertako ekonomia buruaskitasun edo autoaskitasunez garatzen dueneko egoera da, nazioarteko merkataritza- eta kapital-harremanik gabe eta barneko baliabide eta truke ekonomiko soilekin. Herrialde autarkiko batek ekonomia…