Hezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…
Etengabeko hezkuntza edo etengabeko prestakuntza pertsonek euren hasierako hezkuntza baino geroago jasotzen duten hezkuntza, gizarte bizitzan integraturik edo lanean daudelarik, trebetasun eta konpetentzia berriak eskuratzeko, edo gizartean guztiz integraturik ez dauden pertsonen kasuan, gizartean integratu eta lan munduan behar bezala txertatzeko. Etengabeko prestakuntza ezinebesteko elementua da, gainera, erakundeetan berrikuntza aurrera eramateko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, educación permanete, formación permanente.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.