Prestakuntza duala


KategoriakHezkuntza

Prestakuntza duala, heziketa duala edo hezkuntza duala ikaskuntza prozesua aldi berean ikastegian nahiz enpresan garatzen duen hezkuntza sistema da, ikastetxeko ikaskuntza prozesua eta lantoki batean garatzen den lan jarduera txandakatuz eta horrela eduki teorikoak eta praktikoak bateratuz, lan munduan eraginkortasunez eta prestakuntza oso batekin integratze aldera. Hasiera batean lanbide-heziketan bideratua, unibertsitatera ere zabaldu zen 2000ko hamarkadatik. Prestakuntza dualaren helburua da ikastegian ikasten den prestakuntza teorikoa enpresan praktikan jarri eta sendotzea. Halaber, ikaslearen motibazio-iturria da eta lan mundura sartzeko modu bat, eta enpresarentzat lankide berriak prestatu eta enpresan integratzeko aukera. Gizarte osoarentzat, mundu akademikoa eta enpresa mundua harremanetan jarri eta lotzeko modua ere bada. Edonola ere, prestakuntza duala planifikazio zorrotza behar duen hezkuntza modua, ikastegiak eta enpresak koordinatuz, hain zuzen ere, enpresak ikastegian eskaintzen den prestakuntzaren berri izan behar du, eta ikastegiak bere hezkuntza-edukietara moldatzen diren lan-aukerak bilatu behar ditu enpresan. Horretarako, garrantzitsua da ikasleek tutoretza pertsonalizatu etengabea izatea, ikastegian nahiz enpresan.

Bestea hizkuntzetan: gaztelaniaz, formación dual: ingelesez, dual training.

256 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.