Xenofanes Kolofonekoa (ca. K.a. 570 - ca. K.a. 475) Antzinako Greziako filosofoa, teologoa eta olerkaria izan zen. Anaximandroren ikaslea izan omen zen, eta Parmenidesen ikaslea; hain zuzen, Parmenidesekin…
Adiera arruntean, eszeptizismoa edo eskeptizismoa zerbaiti buruz zalantzak izan eta ziur ez dagoenaren, eta ondorioz horretan sinesten ez duenaren jarrera da. Eszeptizismoz jokatzen dutenak eszeptikoak dira. Filosofian, berriz, eszeptizismoa orokorrean edo arlo jakin batean ezagutza eskuraezina dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da, printzipio ukaezinetan oinarritzen den dogmatismoaren aurkakoa. Antzinako Grezian, skeptikos direlakoak egiaren bila dabiltzan haiek ziren. Ildo horretatik, Eleako filosofoek ukatu egin zuten errealitatea esperientzia arruntaren bitartez azal daitekeenik; eta Heraklitok unibertsoa etengabeko mugimenduan dabilela aldeztu, eta beraz egia aurkitzeko ezintasuna aldarrikatu zuen. Xenofanes filosofoak, berriz, gizakia ezagutza egiazkoa eta faltsua bereizteko gai ote zen zalantzan jarri zuen. Jarrera horiek guztiak eszeptikoak dira, baina Sokrates izango zen eszeptizismoa erabateko jarrera filosofikotzat hartu zuen lehena, "ezer ez dakidala besterik ez dakit" bere esaldi entzutetsutik abiaturik. Sofistak ere eszeptikoak ziren, euren erlatibismotik, inongo iritzi eta ikuspunturik ukatzen zutenez. Hortik aurrera antzinako eszeptizismoa bi korronteeetan banandu zen: eszeptizismo akademikoa, Atenasko Akademiaren inguruan garatu zelako, Arzesilao eta Karneadesen eskutik bereziki; eta pirronismoa, Pirron Eliskoa (K. a. 360– K.a 272) buru, Sexto Enpiriko filosofoari esker bereziki ezagutzen duguna, Pirronek berak ez baitzuen ezer idatzi. Zizeron ere eszeptiko nabarmena izan zen, ikuspuntu berezi batetik. Antzinaroko beste eskola batzuk ere eszeptizismoaren alde izan ziren, hala nola zirenaikoak. Geroztik, jarrera eszeptikoak maiz agertu dira filosofiaren historian, eta gaur egungo postmodernismoak ere eszeptizismoa du ezaugarri nagusienetakotzat.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.