Pirronismoa


KategoriakFilosofia

Pirronismoa Pirron Eliskoaren (K. a. 360– K.a 272) eszeptizismotik abiarazitako eskola filosofikoa da, bereziki Sexto Enpirikoren Pirrondar Laburpenak lanari esker ezagutzen dena. Pirronen beraren filosofiaren garaiko iturri nagusi eta fidagarriena, ordea, Antigono Karistokoa da.  Garai hartako eszeptizismo akademikotik bereizia zen bi alderdi nagusitan: phainomena, itxurazko gertakari edo gertakari arruntei buruzko egiari buruzko jarrera irekia zuen guztiz, eta jarrera eszeptikoa (epoche edo judizioaren bertan behera uztea deitzen zutena) sinesmen filosofikoei bakarrik aplikatu behar zaiela aldezten zuen; beste alde batetik, ataraxia edo lasaitasuna lortzeari ematen zion garrantzia.1

Goazen lehen alderdiarekin: pirronismo jatorra deitu denaren arabera (urbane pyrrhonism, ingelesez),  itxurazko gertakariei buruzko proposizioak sinetsi behar dira edo ez, baina gauzak benetan nolakoak diren ezartzerakoan, orduan bai, eszeptikoa izan behar da; adibidez, pirronista batek eluke errepidea zeharkatuko auto bat ziztu bizian dagoela ikusirik, garbi dagoelako autoak harrapa dezakeela; bere jarrera eszeptikoa, judizioa bertan behera uztea, proposizio filosofikoetara, gauzak benetan nolakoa diren adierazten duten horietara, mugatuko litzateke.2

Bigarren alderdia lehenengotik eratortzen da: proposizio filosofikoei buruz ezer jakiterik ez dagoenez, aukeran dauden proposizio guztiak berdinak direnez, isostheneia edo oreka egoeran, epoche edo judizioa bertan behera uztera heldu, eta hortik ataraxia edo lasaitasun egoerara heltzen gara, pirronzaleentzat bizitzako egoera ideala dena.3

Erreferentziak

1.
Ancient Skepticism. Stanford Encyclopedia of Philosophy. https://plato.stanford.edu/entries/skepticism-ancient/. Published 2010.
2.
Machuca DE. Pyrrhonism in Ancient, Modern, and Contemporary Philosophy. Springer; 2011.
3.
Ribeiro B. Is Pyrrhonism Psychologically Possible? Binghamtom University. https://orb.binghamton.edu/cgi/viewcontent.cgi?referer=https://www.google.es/&httpsredir=1&article=1333&context=sagp. Published 2002. [Source]
361 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.