Estilizazioa


KategoriakArtea

Estilizazioa arte primitiboaren ezaugarri nagusietako bat da.

Estilizazioa irudiak modu sinplifikatuan irudikatzea da, zehaztasuna alde batera utziz eta irudiaren lerro eta forma nagusiak baino ez azalaraziz. Hori dela eta, estilizazioan garrantzi handia du artistaren subjektibitatea edo horren ikuspuntua, artista baita finean zein forma atxiki edo zein kolore nagusitu erabakitzen duena. Estilizazioa arrunta da arte primitiboan nahiz modernoan, ohikoa arte dekoratiboan, non ugariak diren motibo edo apaingarri geometriko edo abstraktu errepikakorrak, eta logoak diseinatzerakoan ezinbestekoa izaten da, haietan publikoak forma sinple eta erraz gogoratzekoa eskatzen baita.

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.