Psikologian, esteriorizazioa norberaren sentimenduak eta pentsamenduak nolabait adierazi edo azaleratzea da. Horren aurkakoa interiorizazioa da. Orokorrean, esteriorizazioa positiboa dela irizten da, bere sentimenduak partekatuz, subjektuak bere zama emozionala arintzen duelako. Aldi berean ordea, gehiegizko esteriorizazioa negatiboa da eta inpultsibitatearekin eta agresibitatearekin loturik agertzen da. Sentimenduak eta pentsamenduak ez azaleratzeak, internalizazioak alegia, ezinegona sortzen du subjektuarengan, eta arazo psikopatologikoen jatorrian ere egon daiteke, hala nola antsietatea eta depresioa.
Beste adiera baten arabera, esteriorizazioa subjektu batek bere arazoen iturburua kanpoan dagoela sinetsi eta sinetsarazi nahi duenean gertatzen den egoera da, eta erreaktibitatearekin lotzen da.
Psikologian sozialean, esteriorizazioa talde batek gizarteko desberdintasunekiko desadostasunak azalerazten direnean gertatzen da. Desadostasun horiek behar bezala bideratzen ez badira, sumina eta azkenean errebolta ere gerta daitezke.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Akieszentzia eta erreaktantziaTest psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…
Erreaktibitatea (psikologia)Agian erreaktibitatea psikometrian bilatzen ari zinen. Psikologian, subjektu bat erreaktiboa dela esaten da inguruneak eraginda, bultzatua edo derrigortua sentitzen denean baino erreakzionatu edo jokatzen ez duenean. Orokorrean, subjektu…