Estatu zentralista edo estatu zentralizatua botere eta agintaritza zentral edo nagusi baten bitartez antolatzen den estatua da, instituzio bakan batzuetan eskumen gehienak bilduz eta erregio, eskualde edo udalerrien…
Frantziako historian, Estatu Jeneralak edo Estatu Orokorrak Antzinako Erregimeneko asanblea orokorra zen, hiru estamentuak (noblezia, kleroa eta Hirugarren Estatua - hiriak ordezten dituena) biltzen zituena eta egoera larrietan erabakiak hartzeko monarkak deitzen zuena. Estatu Jeneralek ez zuten botere legegilerik eta besterik gabe hiru estamentuen iritziak jasotzeko deitzen ziren. Monarkak izendatzen zituen kleroaren eta nobleziaren ordezkariak, eta Hirugarren Estatua zen nolabaiteko demokraziaz aukeratzen zen atala. Edonola ere, Estatu Jeneraletako kideak ez ziren zentzu hertsian ordezkariak, delegatuak baizik eta euren barrutietako iritziak eta kexak komunikatu baino ezin zuten egin. Hiru estamentu horietako ordezkariak estatu edo asanblada bereizietan biltzen ziren eta gero estamentu bakoitzak boto bana ematen zuen (vote par ordre), delegatuek ez zuten boto indibiduala ematen alegia. Kleroak eta nobleziak bat egiten zutenez, Hirugarren Estatuaren erabaki-ahalmena eskasa zen. Frantziako Iraultzak sistema hori ezabatu eta Asanblea Nazionala ezarri zuen, demokratikoki aukeratua eta diputatuen gehiengoz erabakitzen zuena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.