Estatistikan, estandarizazioa, estandarketa edo tipifikazioa aldagai ezberdinetako datuak eskala berean jartzeko prozesua da. Ohikoena Z estandarizazioa da, z puntuazio estandarrak lortzen aldera, datu bakoitzari aldagaiaren batezbestekoa kenduz eta emaitza desbideratze estandarrarekin zatituz:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[z=\frac{x-\overline{x}}{s_x}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-8300d65f90b3fb6b0a259bcae298a757_l3.png)
Z datu estandartuek batezbestekotik zenbat desbideratze estandar desbideratzen diren adierazten dute. Adibidez
emaitzak, dagokion datuak batezbestekotik bi desbideratze estandarretara dagoela adierazten du.
Z estandarizazioa oinarrizko eragiketa ere bada banaketa normalean: estandarizazioak edozein
banaketako probabilitate
banaketa normal estandarreko probabilitatearen bitartez kalkulatzea ahalbidetzen du.
Z estandarizazioa ez da estandartzeko metodo bakarra. 0-1 estandarizazioa esaterako, datuak 0-1 eskala batean ezartzen ditu, transformazio honen bitartez:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[x_{0-1}=\frac{x-x_{max}}{x_{max}-x_{min}}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-e4b101220152b0cffec369a752b0ae91_l3.png)
. Beste estandarizazio metodo bat eskalatze dezimala da, datuak horien magnitudeko 10eko potentzia batekin zatitzen dituena: adibidez, 3 datua 3/10=0.3 estandartuko genuke, eta 300,
eginez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, standardization; gaztelaniaz, estandarización, tipificación.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…
Tarte-eskalaTarte-eskala aldagaiak kuantitatiboki neurtzeko modu bat da (ikus, neurketa-eskala), bi neurketa desberdinen arteko tartea kalkulatzea besterik ahalbidetzen ez duena (arrazoi-eskalan ez bezala, non arrazoia ere eman daitekeen -…
DatuakDatuak populazio edo multzo bateko elementu bati buruz neurketa edo bereizgarri bat adierazten duen informazio-unitateak dira, gerora prozesatu eta aztertu daitezkeenak. Metadatuak datu, datu-multzo eta dokumentuei buruzko informazioa ematen…