Esperimentazioa edo saiakuntza esperimentuak garatu eta horri buruzko ondorioak ateratzeko prozesua da. Metodo zientifiko nagusietako bat da, behaketa-ikerketekin batera.
Zehatzago, esperimentazioan ikertzaile batek fenomeno bat (gertaera bat, datu bat) sortzen duen egoera kontrolatzen du, aztertu nahi diren kontrol aldagaiko emaitzetan eragina duten faktoreak edo kausak zeintzuk diren ikertzeko asmoarekin. Adibidez, landare baten hazkuntza ikertzeko (kontrol aldagaia), tenperatura eta hezetasun faktoreak kontrolatzen dira, tenperatura eta hezetasun maila ezberdinetarako landare nola hazten den behatuz.
Saiakuntzen diseinua arlo konplexua den arren, oinarrian garrantzitsuena da faktoreak kontrolatu ahal izatea, jasotzen diren datuak kontrolatzen diren faktoreen eraginez izan direla ziurtatzeko. Kontrol hau aurrera eramateko modu asko daude: ikergai ez diren faktoreak konstante atxikiz eta ikertzen dena bakarrik aldatuz, beste faktoreak bloke desberdinetan banatuz eta horietako bakoitzean ikertzen den faktoreko tratamendu ezberdinak txertatuz edo aleatorizazioaz, hots, unitate esperimentalak zoriz banatuz ikertzen ez diren faktoreen artean.
Ikus, gainera
- Esperimentazioa animaliekin
Loturiko artikuluak
Blokeak (esperimentuen diseinua)Esperimentuen diseinuan, blokeak sortzea unitate esperimentalak biltzea da, unitate haiek beraien artean ahalik eta antzekoenak izan daitezen. Errore esperimentala murrizteko tresna bat da, dagokion bariantza-analisian efizientzia eta zehaztasun handiagoak…
Kontrol-aldagaiaEsperimentuen diseinuan, kontrol-aldagaia esperimentuan zehar konstante atxikitzen den aldagaia da, aldagai dependentearen eta independentearen (tratamenduen eta erantzunaren) arteko erlazioa ez desitxuratzeko. Kontrol-aldagaiek esperimentuko datuen aldakortasuna murrizten dute gainera,…
Kontrol-taldeaKontrol-taldea (ikus, gainera, kontrol-ikerketa) saiakuntza edo esperimentu batean aztertu nahi den tratamendua jasotzen ez duen taldea da, tratamendua jasotzen duen taldearekin, tratamendu-talde edo talde esperimentalarekin alegia, konparatzen dena. Adibidez,…