Esperimentuen diseinuan, blokeak sortzea unitate esperimentalak biltzea da, unitate haiek beraien artean ahalik eta antzekoenak izan daitezen. Errore esperimentala murrizteko tresna bat da, dagokion bariantza-analisian efizientzia eta zehaztasun handiagoak dakartzana. Aleatorizazioarekin batera, esperimentuen diseinuak egiteko estrategia erabiliena da. Esperimentu bat garatzen dugunean, tratamendu baten eragina neurtu nahi da erantzun-aldagai batean; blokea sartzea erantzun-aldagaian eragina duen beste faktore bat sartzea da, errorea murriztearren.
Blokeak sortzeak ekar dezakeen onura erakusteko, eman dezagun adibide bat: A eta B landareen produktibitatea alderatu nahi da (landare mota faktorea da, eta bi landareak tratamenduak), horretarako landare batzuk hartu eta esperimentatzeko eskura dugun soro-zatietan (unitate esperimentalak) banatzen dira. Esperimentuko emaitzetan sortzen den errorearen iturburuetako bat A eta B landareen banaketa aleatorioarekin zerikusia du, berezko aldakortasunarekin batera; banaketa aleatorio horren bitartez gerta liteke A landareak soroaren ipar aldean kokatzea non eguzkiak gutxiago jotzen duen; sor daitekeen efektu hori ezabatzeko soroa bi bloketan banatu (ipar eta hegoa) eta horietako bakoitzean A eta B landareak zoriz banatu daitezke, eta horrela mota bateko landare gehienak soro-zati batean kokatzeko arriskua ezabatu egiten dugu, soro zatiak (ipar/hego) duen eragina kuantifikatzeaz gainera, eta hori guztia lagin-tamaina handitu gabe. Hala, blokea ezaugarri berdinak dituzten unitate esperimentalen multzo bat da, non unitateak faktoreen arabera banatuko diren.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Bariantza-analisiaEstatistikan, bariantza-analisia (ANOVA akronimoaz ere ezaguna, ingelesezko ANalysis Of VAriance terminotik) aldagai kuantitatibo baten gainean jasotako datu-multzo ezberdinak horien batezbestekoari buruz konparatzeko teknika estatistiko bat da. Datu-multzoak bereizteko…
Diseinu faktorialaEsperimentuen diseinuan, diseinu faktoriala edo esperimentu faktoriala faktore batzuetako tratamendu guztiak gurutzatu edo konbinatzen dituen esperimentua da. Adibidez, hiru botika ezberdinek (A-B-C) eta bi dietak (X-Y) odolean dagoen substantzia…